sábado, 27 de febrero de 2010

Tim O'Reilly


Tim O'Reilly 1954an Cork-en jaio zen.
Ezaguna da O´reill Mediaren fundatzaile eta presidentea izateagatik eta software librearen eta Web 2.0 a-ren sortzailetariko bat izateagatik.
Hasieran literatura zuen gogokoen eta Harvardeko unibertsitatean ikasketak burutu ostean konturatu zen benetan gustoko zuena informatika zela eta informatikako zenbait liburu idazteari ekin zion.
Idatzitako libru guztiak bere editorialak berak argitararu ditu.

domingo, 21 de febrero de 2010

zer da web 2.0?

Web 2.0 - bideoaren iruzkina

Ikusitako bideoaren laburpena:
Hasteko bideoak Web 2.0 zer den azaltzen digu, erabiltzaileen arteko interaktibitatearen eta online-ko kolaborazioaren web-a izatean datza.

Web 2.0 Tim O'Reilly -ek 2004an aurkeztu egin zuen.
Web 1.0-a aldiz, web tradizionala da; non erabiltzaileek idazkiak eta irudiak ikusi ditzakete baina ez sortu.

Web1.0 an informzaioa webmasterrek site-tan sortu egiten dute.
Web 2.0 an informazioa modu zuzen zehin zeharkakoan sortzen da eta site-k konpartitu egiten dute.

Web 2.0 aren ondorioz publizitateak eta komunikabideek garrantzia galdu dute, izan ere albisteren bat gertatu bezain laster interneten aurkitu dezakegu gertatutakoa eta egunkarian aldiz, irakurtzeko egun bat itxaron beharra dago.
Bideoak baita ere azaldu egiten digu komunikabideen demokratizazioa dela edonork informazioa igotzea, hortaz edonork bere ¨micomedia¨ sortzea.


Micromediak
blog-ek, podcastek, videocastek eta wiki-ek osatzen dute.
• Blog-ak: edonork irakurri dezake beste batek idatzitakoa eta iruzkinak utzi.
• Podcast-ak: mp3 formatoan dauden irrati programak dira.
• Videocast-ak: mpg 4 an igotako bideoak dira.
• Wiki-ak:erabiltzaileek informazioa idatzi, zuzendu... dezaketen web guneak dira. Famatuena wikipedia da.

Internetek gaurko gizartean duen garrantzia ikusita, enpresa askok bertan haien iragarkiak jartzea erabaki dute izan ere internetek irgarkien efektibitatea lortzeko duen gauza on bat hurrengoa da: publiko hiperfragmentatu espezifikoari haientzat zuzenduta dauden iragarki egokiak jartzea posible dela.
Micromediak erosleekin harremanetan jartzeko modurik eraginkorrena dira.
Bideoak apiatzen duenaren arabera Web 2.0 -ak betiko publizitatean duen eragina jarraian idatziko dudana da:
-Lehengo publizitate eraginkorra ahoz-ahoz trukatzen zena zen, gaur egun ordea hau interneten bidez gertatzen ari da.
Publizitate forma berriak agertu dira:¨publicidad contextual¨deiturikoa; badakigu Web sitetan agertzen den publizitatea dela eraginkorrena; Web 2.0-ari esker internet medio masibo bat sortu da erabiltzaileek parte hartu dezaketelako eta azkenik, publizitateak duen aintzinako paradigmak eboluzionatu beharra duela aipatzen da bideoan.

Hausnarketa:
Zer ikasi dut?

Konturatu naiz web 2.0 ri buruz uste baino gehiago nekiela ( facebook, tuenti, msn, izaterai esker edota wikipedia erabiltzeagatik) baina ez nekien sistema hori web 2.0 deitzen zenik, ezta web 1.0 existitzen zenik ere.
Beraz, web 2.0 ri buruz informazioa izan arren ikasi dut zehatz mehatz zertan datzan, dituen ezaugarriak zeintzuk diren eta baita ere honek duen eragina publizitatean eta prentsa idatzian.
Orokorrean ikasi dut web 2.0 an gertatzen den informazio trukeari esker interneten garrantzia eta partaidetza gero eta garrantzitsuagoa dela eta prentsa idatziak indarra galtzen ari duela; baita ere edozer saltzeko ezinbestekoa dela interneten iragarkia jartzea.

Nire iritzia:
Bideoak dioenarekin bat nator edozer jakin nahi dugunean interneten sartzen garelako. Bai lagunekin komunikatzeko :sare sozialen bidez, informazioa bilatzeko ( hiztegietan, wikipedian...) edota gizartearekin eta kirolekin erlazionatuta dauden albisteak irakurtzeko.
Azken batean, esan dezakegu Ikus-entzunezko komunikabideetan eboluzioa eta gertatzen ari diren aldaketak web 2.0 sistemaren eraginkortasunaren ondorioz direla.

Hezkuntzan eragina?
Argi dago hezkuntzan eragina duela izan ere irakasleek zein ikasleek informazioa bilatu dezaketelako internetetik, ariketak atera eta ipini, online hiztegiak erabili etab.
Hau dela eta ezinbestekoa da irakasleek oredenangailua eta honek ematen dizkigun aukerak primeran ezagutzea eta erabiltzen jakitea gero haien onurez baliatzeko eta ikasleei irakasteko.
Zergaitia argia da, etorkizuna ordenagailuak direlako eta arbelen ordez ordenagailuak erabiliko direnez ikasleek sarea ondo erabiltzen jakin behar dute eta baita ere informazio baliagarria zein den sailkatzen ikasi; edonork nahi duena idazteak arriskuak ere dakartzalako.