sábado, 20 de marzo de 2010

Blogen erabilera irakaskuntzan.



Nahiz eta arraroa iruditu niretzat behintzat blogaren erabilera berria delako, konturatu naiz blogak irakaskuntzan oso tresna baliagarri eta praktikoa direla.
Gauza askotarako balio dute eta irakasleek zein ikasleek erabili ditzakete, hala-nola eskolak orokorrean edota klase bakoitzak ere bere bloga izan dezake.

Irakaslek blogaren bidez idatzi ditzake zeintzuk diren etxerako lanak, klasean landutako materiala eskegi dezake, lantzen ari diren gaiei buruzko mateial extra etab.
Gainera, eskolako departamentu desberdinek ere blogak izan ditzakete, adibidez ingleseko departamentuak edo musikakoak.

Modu honetan irakasleek haien artean materiala elkartrukatu dezakete eta umeentzat egokiak diren jokuak, ariketak, kantak etab eskegi.

Ingeleseko departamantuaren blogari esker zailtasunak dituzten ikasleek klasean emandako materia errepasatu dezakete edota gauza gehiago jakin ingelesari eta bere kulturari buruz.

Beste alde batetik tutoreak ere klaseko bolga izan dezake.
Blog honetan klaseak egindako txangoak agertu daitezke, tailerrak edota parte hartutako edozein tokitako laburpen bat idatzi dezake irakasleak argazki eta bideoekin batera. Aitaren eguna nola ospatu duten ezagutarazteko, norbaiten urtebetzea jartzeko ere erabili daiteke bloga, argazki eta guzti; ipuinak idazteko, ikasleek egindako marrazkiak jartzeko, ihauterietako mozorroak, klaseko norbaiti hortz bat erori zaiola idazteko etab.

Baita ere klasean landutako gaia garrantzitsuei buruz informazioa jarri dezake irakasleak.
Adibidez elikadura lantzen dutenean elikagaien piramidea jarri dezeke. Hau, haurren adinaren arabera izango da.Txikiak badira marrazkiak eta bideoak batez ere agertuko dira, ikasleak nagusiagoak izan ahala irakasleak lantzeko informazioa igo dezake haiek irakurri dezaten.

Eskolaren bloggak eskolan ospatuko diren festak jarri ditzake, hauei bruzko bideo eta argazkiak igo, bloga erabili parte hartu zuten gurasoei eskerrak emateko; baita ere eskolak parte hartu duen ekitaldiak agertu, ikasleek egindako txangoen informazioa igo,eskolaren berriak idatzi etab.

Hau ikusita, esan dezakegu blogen helburua irakaskuntzan informatzeaz gain (bai gurasoei eta bai ikasleei adibidez haientzako baliagrria den informazioa jarriz) baita ere tresna interesgarri eta dibertigarria direla.
Ikasleen argazkiak, bideoak igotzeko balio duena eta honek haurrei garrantzia ematen die izan ere haien burua ordenagailuan ikustea gustoko dute. Gainera klasean landuko ez litazatekeen infomazioa ere igo daiteke nahi duten ikasleek ikusteko eta lantzen ari diren gaiak modu desberdin batean ikasteko.

Ingelesa lantzeko oso baliogarriak ikusten ditut blogak, izan ere hor beharrezkoak diren aditzak, adjektiboen zerrendak,oinarrizko gramatika estrukturak ... idatzi ahal ditugu.

Hala nola zailtasunak dituzten ikasleek ariketa gehiago egin ditzaten blogaren erabilera praktikoa ikusten dut, baita ere inglataerrari buruzko informazioa interesgarria igotzeko, adibidez hango janaria, kultura, 2 pisuko autobusen argazkiak, hango abestiak, ohiturak etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario