domingo, 14 de marzo de 2010

´´PROMETEOUS -LA REVOLUCION DE LOS MEDIOS´´ bideoaren iruzkina



Prometeus mundu berria internetekin hasi zen pasaden mendearen amaieran; mass-medien reboluzioarekin.
Prometeus mundua hurrengoan datza: pertsonak dena daki eta edonon dago, jainkoa bezalakoa da.

Prometeus mundua media zaharra desagertzean sortu zen (irratia, telebista, iragarkiak...).

Honekin batera,momentu honetan interneten dohako irratia agertzen da, telebista, iragarkiak hasten dira, yotube bideoak ikusteko toki garrantzitsuena bihurtzen da, ficker ere argazkiak ikusteko, bloggak sortzen dira, wikipedia etab. eta jendea modu masiboan erabiltzen hasten da.

Masen indarraren ondorioz ¨Prosumer¨ agertzen da.
Prosumer informazioaren sortzaile eta erabiltzailea da eta edonor izan daiteke.

2007an aldaketak gertatzen dira. BBC, NEW YORK TIMES... interneten egotera pasatzen dira.
Orduan, etorkizuna digitala izango dela argi dago.
Etxeetan, kalean edonor hasten da internet doahinik erabiltzen eta jendea internet erabiltzeaz ohitzen hasten da.
Second life agertzen da, hau da, interneten edonork online identitate desberdinak izan ditzake.
Garai honetan, internetetik modu ilegalean informazioa jaistea gartzelarekin zigortuta egoten da.

2011an interneten denetarik aurkitu ahal izango da.
2015an egunkari eta telebista konpainiak desagertu egingo dira eta irratia interneten soilik existitzera pasatuko da.
gainera, Google-ek Microsoft erosiko du eta Amazon-ek Yahoo.

Orduan, Google, Amazon, BBC, CNN eta CCTV bihurtuko dira munduko informazio liderrak.
Garai honetan liburuak, argazkiak...desagertu egingo dira.

2020an Lawrence Lessing Justizia ministro bihurtiko da eta Copyright-a ilegal bihurtuko du.
Urte honetan errealitatea Second life-n reproduzitu ahal izango da eta horretarako hainbat programa sortuko dira, esta baterako jarraian idatzitakoak:
Google-k Prometeus sortuko du eta Amazonek Place.
Place-eri esker Martera joan zaitezke edo Waterlooko batallara erreala izango balitz bezala.

2027an Second life-k Spirit sortuko du. Spiriten jendeak bizitzan izan nahi duena izateko aukera izango du.

Hausnarketa:
Hau ikusita, argi dago informazioaren etorkizuna interneten dagoela, beraz irakasleok irakatsi beharko diegu ikasleei nola bilatu informazioa, baliagarria den informazioa eta ez dena sailkazten irakatsi, eta noski ordenagailuak klasean erabiltzea ezinbestekoa izango dela dirudi.
Hala ere, esan beharra dut, niri ez zaidala batere ondo iruditzen bideoan aipatzen den liburuen desagerpena.
Uste dut haurrek ere ikasi behar dutela benetako hiztegiak erabiltzen edo liburu bat ohean irakurtzen, ez dena ordenagailueren bidez egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario